NAIZ

Saralegik Xala gainditu du Astelenan (21-22)

Saralegi askoz hobeto aritu da partidaren hasieran, baina Xalak estu hartu dio bukaeran eta azken tantuan erabaki da garaipena.

Saralegi, urdinez, eta Xala partidan zehar. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Saralegi, urdinez, eta Xala partidan zehar. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Saralegik 22 eta 21 gainditu du Xala Eibarko Astelenan. Emozioz beteriko partida izan da azken punturarte. Saralegi aurreratu da markagailuan, tartea ireki du eta 21erarte iritsi da lehenengo.

Xalak gaizki hasi du partida, baina bukaeran hobetzen joan da eta partida berdintzea lortu du. Azken tantuan, Saralegi atera da garaile.