NAIZ
DONOSTIA

Tximistek hainbat arazo eragin dituzte

1.200 tximista baino gehiago erori dira azken orduotan Euskal Herrian eta toki batzuetan suteak piztu dira. Mundakan Santa Katalina eliza kanpandorrerik gabe utzi du tximista batek.

Mundakako Santa Katalina ermitaren kanpandorrea suntsitu du tximista batek. (Gorka ANASAGASTI TWITTER BIDEZ))
Mundakako Santa Katalina ermitaren kanpandorrea suntsitu du tximista batek. (Gorka ANASAGASTI TWITTER BIDEZ))

Euskalmetek azaldu duenez, guztira 1.230 tximista erori dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik gehienak Bizkaian izan dira (574); Gipuzkoan 208 erori dira eta Araban 27. Gainontzekoak, 421, itsasoan erori dira.

Tximistek sute txikiak eragin dituzte hainbat tokitan, hala nola Karrantzako baserri batean eta Larrabasterrako metroko geltokiaren kotxe-tokian. Inor ez da zauritu baina metro zerbitzuan atzerapenak izan dira.

Bestalde, tximista batek Mundakako Santa Katalina ermitako kanpandorrea apurtu du, bertako Udalak jakinarazi duenez.

Datozen orduotarako ere ekaitzak iragarri dituzte, batez ere Kantauri isurialdean.