NAIZ
KAIRO

Peter Kassig estatubatuarra eta 20 soldadu siriar hil ditu Estatu Islamikoak

Estatu Islamikoak bideo bat zabaldu du Sirian bahitua zegoen Peter Kassig estatubatuarra eta 20 soldadu siriar hil dituela erakusteko.

Peter Kassig estatubatuarra. (AFP PHOTO)
Peter Kassig estatubatuarra. (AFP PHOTO)

Interneten zabaldutako bideo baten bitartez, Peter Kassig hil duela erakutsi du Estatu Islamikoak.

Hamabost minutu dituen grabazioan ez da erakusten nola hiltzen duten, baina bukaeran moztutako buru bat erakusten dute, ustez Kassigena. Gizonezko batek ingelesez, honakoa dio: «Hau Peter Edward Kassig da, Amerikako Estatu Batuetako herritarra».

Bideoaren beste une batean, 20 soldadu siriarri mozten diete burua.

Kassigek 26 urte zituen eta Iraken aritu zen AEBetako Armadarekin. Ondoren, Special Emergency Responde and Assitance gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen eta harekin ari zen Sirian lanean, Estatu Islamikoak iazko urrian gatibu hartu zuenean.

Estatu Islamikoak hiltzen duen hirugarren estatubatuarra da Kassig, aurrez burua moztuta hil baitzituen James Foley eta Steven Sotloff. Gauza bera egin zuen David Haines eta Alan Henning britainiarrekin.