Aldaketa tartean da Reala eta pazientziaz heldu beharko diote, oraindik, zaleek. A Coruñako Deportivoren aurkakoan lehen 45 minutuetan nagusitasuna azaldu dute txuri-urdinek baina minutuek aurrera egin ahala makalduz joan da talde donostiarra.
Aukera bikainak izan ditu, lehen zatian bereziki, Carlos Velak. Ez du bat bera ere gauzatu. Agirretxeren aurka penaltia ere eskatu dute jokalariek, nabarmen heldu diote kamisetatik, baina epaileak ez du ezer ikusi edo ezikusiarena egin du, bederen.
Bigarren zatian Deportivo jaun eta jabe zenean sustoa eraman du berriz Velak galiziarren atera baina ezin asmatu baloia sareratzen. Deportivok ere izan ditu aukera onak eta Zubikairaik bizpahiru alditan, gutxienez, babestu du atea gelditu garrantzitsuekin.
Azkena partida amaitzeko 8 minutu falta zirenean juxtu-juxtuan atera duena. Horren osteko minutuak ere larritasunezkoak izan dira, nerbioak Realean eta azken bulkada Deportivok. Luze jo dute azken minutuek, bietako inoren aukerarik gabe eta hasita bezala bukatu da partida, markagailuak hutsean. Puntu bat gehiago eta etxeko lan bete kuaderno David Moyes entrenatzaile berriak.
Final. La Real saca un punto de Riazor (0-0) tras mostrar dos caras totalmente diferentes en cada tiempo. Primer partido en Liga sin encajar
— Joseba Iturria (@GARA_jiturria) November 22, 2014