NAIZ

Realak galdu egin du Bartzelonaren kontra Zubietan

Emakumezkoen Lehen Mailako liderraren kontra aritu da Reala eta partida ona egin ostean, azken minutuetan garaipena lortu du Bartzelonak.

Bartzelona nagusitu da Zubietan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Bartzelona nagusitu da Zubietan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Realak galdu egin du Bartzelonaren kontra Zubietan (0-2). Partida ona egin dute txuri-urdinek liderraren aurka, baina azken minutuetan kataluniarrek bi gol egin dituzte eta garaipena eskuratu dute.