
‘Pistolak eta epistolak’ da Joan Mari Irigoienek kaleratu berri duen azken lana (Elkar). Satira politikora jo du oraingoan eta zuzenki hitz egiten du boterearen eta bere gehiegikerien inguruan. Urunia deritzon hiriburu fiktizio batean kokatu du trama nagusia, baina Iruñea eta Nafarroa izan daitezke kontakizunaren agertoki errealak, zantzuen arabera.
Hiriko agintarien karikatura irrigarria dakar Irigoienek. Haien botere gehiegikeria, «bigarren mailako» gizartearekiko kontrola... Ikuspegi zorrotzez begiratzen die, gaia jorratzea egoerak eragindako «mala ostiak» bultzata eraman baitu liburu horretara.
Kontran, baina, kultura jarri du sortzaileak. Pintore bohemio baten irudiaren bitartez islatzen du gizartearen egunerokoa, adineko emakume batekin duen laguntasuna bide.
Eleberriaz gain, Ttarttalo argitaletxeak ‘Ur arreak, ur garbiak’ lana gaztelerara eraman du, ‘Aguas limpias, aguas turbias’ izenburupean. 2011n argitaratu zuen lanean, urpean geratzen den herri baten bizipenak mamitzen ditu. Kasu honetan, Esako urtegiaren bueltan darabil kontakizuna.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
