
Ezusterik ezean gaur amaituko da 28 gazte independentistaren aurka irailean hasi zen epaiketa, 16 geratuko dira ebazpenaren zain, atzo 12ren aurkako akusazioa bertan behera utzi baizuen fiskalak, nahikoa frogarik ez zuela eta.
Defentsak ondorioak aurkeztu eta guztien absoluzioa eskatuko du, besteak beste aurkeztu diren froga gehientsuenak torturapean lortutako adierazpenetan oinarritzen direlako. Izan ere, fiskalak 12ren aurkako zigor eskaria bertan behera utzi arren gainontzekoen aurka seina urteko espetxe zigorra eskatu zuen eta tortura salaketei sinesgarritasuna kentzen saiatu zen. Atzoko saioa amaitu orduko Ainhoa Villaverde eta Xabier Bidaurre auzipetuek lehen balorazioa egin zuten eta bertan, epaiketan zehar salatu dutena gogorazi zuten, «inkomunikazioa zigorgabetasun eremu bat da eta bertan tortura modu sistematikoan aplikatzen dute»:
Gaurko saioan defentsaren ondorioak aurkezteaz gain auzipetuek azken hitza baliatzeko aukera izango dute. Azken asteetan ‘Herritarron adierazpena’-ren baitan jaso dute epaiketara begira duten iritzia eta sektore ezberdinetako pertsonen babesa. Euskal Herritik dozenaka herritar Madrilera joan dira, 28en askatasuna eskatzera eta babesa adieraztera. Gainera, hurrengo egunetan ekimen ugari izango dira auzipetuen herrietan epaiketa bera salatzeko.
200 bat lagun bagoaz Madrilera zuen epaiketa azken egunera. Zuekin egon gara ibilbidean ta gaur ere #28akEreLIBRE pic.twitter.com/hKUo2dFDMI
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) December 17, 2014

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

