Sorturen Kontseilu Nazionaleko hainbat kidek agerraldia egin dute alderdiak Donostian duen egoitzan. Madrilen hastera zihoan epaiketa salatzeko prentsaurrekoa izan asmo zuena, ordea, Guardia Zibilak hainbat abokaturen aurka egin duen operazioa baloratzekoa bilakatu da.
Sortuk gogora ekarri duenez, operazio hau Estatu espainiarraren espetxe politikaren aurkako manifestazio jendetsua egin eta bi egunera iritsi da. «Hori ez da kasualitatea, erantzuna baizik», adierazi du Hasier Arraiz alderdiko lehendakariak.
Era berean, atxiloketak espetxe politika «kriminalaren» parte direla gaineratu du, «presoei sustengu guztia kentzeko». Horregatik, Euskal Herriak Guardia Zibilari «xake-matea» emateko unea dela adierazi du.
Bide horretan, euskal herritarrei dagozkien eskubide guztiak aldarrikatzen jarraituko duela azpimarratu du, «baina gure burua engainatu gabe. Gure herriarentzat –jarraitu du– bake, demokrazia eta askatasun agertoki posible bakarra espainiar Estatutik kanpo dago».
Agertoki hori errealitate bilakatzeko indarrak biltzen jarraitzeko deia egin du. Hala, gaurko operazioaren harira mobilizazioak deitu ditu Sortuk biharko herri guztietan.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)



