NAIZ
ARRASATE

Ehunka lagun bildu dira Arrasaten, larriki gaixo dauden presoen etxeratzea aldarrikatzeko

Iosu Uribetxebarriaren sorterrian, Arrasaten, ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, larriki gaixo dauden presoen etxeratzea galdegin eta dispertsioaren bukaera aldarrikatzeko.

Elkarretaratzea Arrasateko plazan. (@Ion_Salgado)
Elkarretaratzea Arrasateko plazan. (@Ion_Salgado)

Euria goian-behean ari zela, ehunka lagunek elkarretaratzea burutu dute Arrasateko Udaletxe plazan, preso gaixoak etxeratu ditzatela eta dispertsioari amaiera jar diezaiotela eskatzeko.

Iosu Uribetxebarria zendu berri den arrasatearrak ere dispertsioa pairatu izan zuela aipatu ondoren, salbuespeneko neurriak bertan behera uzteko beharra nabarmendu dute.