NAIZ

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritza Sevillako kartzelan

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Lohitzune Txarola eta Giza Eskubideetako Batzordeko lehendakari Inko Iriartek Sevilla II-ko espetxean dauden bi preso bisitatu dituzte.

Txarola eta Iriarte kartzela atarian.
Txarola eta Iriarte kartzela atarian.

2014ko martxoan Berdintasun politika, Giza Eskubide eta Oroimen historikoaren batzordeak ebazpen bat onartu zuen, zeinetan Lohitzune Txarola Gurrutxaga Batzar Nagusietako lehendakariak eta Batzordeko lehendakariak -gaur egun Inko Iriarte San Vicente- Sevilla IIko kartzelan dauden euskal presoak bisitatzea eskatzen zen.

Tramitazio instituzionalekin hasita, ezinezkoa izan da kartzelako zuzendariarekin bilera izatea, hainbat bidetik saiatuta ere, ezezkoa izan delako erantzuna. Azkenean, eta presoek beraiek hala eskatuta, urtarrilaren 17an bertaratu dira Lohitzune Txarola eta Inko Iriarte Sevilla IIko presondegira. Ebazpena onartu eta 8 hilabetera egingo da bisita, Espainiako presondegietako arduradunek Batzar Nagusietako baimena tramitatzerako orduan arazoak jarri ondoren.