NAIZ

Erabakitze eskubidearen aldeko danborrada Donostian

Danborzale ugari batu dira Donostiako Konstituzio plazan Gure Esku Dago ekimenaren baitan erabakitze eskubidearen aldarrikapena egiteko.

Danborrak astindu dituzte eguerdian Donostian. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Danborrak astindu dituzte eguerdian Donostian. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Gure Esku Dago ekimenak erabakitze eskubidearen aldeko danborrada burutu du Donostian igande goizean.

Konstituzio plazan batu dira erabakitze eskubidearen aldeko danborrada burutzeko. Gure Esku Dago ekimenak joan den urtean kaleratutako kanta danbor doinuekin alaiturik jo dute jai giroan.