
Datorren astean epaituko dituzte Kukutza husteko unean teilatuan zeuden 23 lagunak. Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean luzatuko da epaiketa. Guztiei 960 euroko isuna eskatzen diete, eta haietako bati hiru urteko espetxe zigorra, teilatutik hainbat objektu botatzea leporatuta.
2011ko irailaren 22an Ertzaintzak Kukutzaren huste bortitzari ekin zion. Orain, egun hartan teilatuan zeuden 23 lagunak epaituko dituzte. Hala ere, eraikinaren jabeak, Cebisa enpresak, akusazio partikularra kendu du. Epaituen iritziz, honek argi uzten du «hustearen atzean Bilboko udala dagoela». «Non daude hain presazkoak ziren etxeak?», galdetzen dute.
Eskatzen duten zigor espetxe zigorraren harira, gogoratu dute bideoek ez dutela halakorik erakusten, eta ertzainen hitza besterik ez dagoela froga moduan.
Bestalde, gogoratu dute beste 20 lagun epaiketaren zain daudela gaztetxetik kanpo gertatutako istiluengatik. Hauentzako 18 eta 30 hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte. «Gaztetxerik gabe utzi gintuzten eta orain epaitu egin nahi gaituzte», salatu dute.
Hau dela eta, epaiketaren hasierarekin batera, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak elkarretaratzea deitu du urtarrilaren 28 eta 29rako 08.30ean Bilboko epaitegien parean. Era berean, urtarrilaren 30erako, manifestazioa deitu dute 20.00etan Sabin Etxetik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
