NAIZ
BILBO

Eusko Irratian egiten ari diren grebaren «erabateko arrakasta» nabarmendu dute

Eusko Irratiko zentro arteko komiteak gaur egiten ari diren 24 orduko grebaren «erabateko arrakasta» nabarmendu du.

EiTBko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizko Legebiltzarrean, Maite Iturbe zuzendariaren agerraldia zela-eta. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
EiTBko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizko Legebiltzarrean, Maite Iturbe zuzendariaren agerraldia zela-eta. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Eusko Irratiko zentro arteko komiteak oharra kaleratu du gaur egiten ari diren 24 orduko grebaren harira eta «erabateko arrakasta» izan duela nabarmendu du. Deialdiak ELA, ESK eta CCOOren babesa izan du.

Lanuztearen helburua arratsaldean bilduko den EiTBko Administrazio Kontseiluari honakoa eskatzea da: 30 lanposturen «amortizazioa» ekarriko duen akordioa bertan behera uztea eta ez dadila aurkeztu iragarri den enplegu erregulazio espedientea.