
Arabako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da, martxoaren 21ean, Gasteizko Printzipal Antzokian, 17.30ean. Gaur egin da finalaren aurkezpena Printzipal Antzokian bertan, sei protagonistak bertan zirela: Manex Agirre (Aramaio), Oihane Perea (Zalduondo), Zigor Enbeita (Abornikano), Iñaki Viñaspre (Gasteiz), Xabi Igoa (Aramaio) eta Ruben Sanchez (Gasteiz) arituko dira larunbatean txapelaren bila.
Finalistek beraiek nabarmendu dute haien arteko «lotura afektiboak» eragingo duela saio ona izateko. Era berean, txapelketaren formatu aldaketak positiboki eragin duela Arabako bertsogintzan adierazi dute eta bertsozaleek txapelketan zehar ezin hobeto erantzun dutela goraipatu.
Iragarri dutenez, irabazleak Karmele Madinabeitiaren eskuetatik jantziko du txapela. Arabako Bertsozale Elkarteak Madinabeitiak urte askotan egindako lan isila eskertu nahi du. Gasteiztarra, 1982an Arabako hiriburuko lehenengo bertso-eskola sortu zenetik, antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da. Era berean, Arabako Bertsozale Elkartean parte hartu du lan ezberdinetan. Zentzu honetan, Madinabeitiak nabarmendu egin du Arabako bertsolaritza «nola hazi den».
Finalerako sarrerak Printzipal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu behar dira, hau da, leihatilan, telefonoz eta antzokiaren webgunean.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
