
Bengoetxea VI.ak eta Untoriak Berasaluze II.ari eta Zubietari 22-9 irabazita berenganatu dute Binakako Txapelketako finalerdietako lehen puntua, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako norgehaigokn.
Iragan asteko erakustaldiaren ondoren, aurrelari leitzarra oso maila onean egon da gaurkoan ere. Eta atzeko koadroak ederki zainduta izan ditu Untoriari esker. Errioxarrak bizkarra erakutsi dio behin eta berriro Zubietari, Oinatzi errematerako aukerak bata bestearen atzetik eduki eta aprobetxatu dituelarik.
Urdinen domeinuarekin Berasaluzek ez du aukera handirik izan. Nahiz eta partida hasieran maila onean aritu den, tantoak aurrera joan ahala desagertu egin da, eta Zubietak ere ez du lagundu, bere mailatik urrun.
Hala ere, lehen erdia borrokatua izan da, 11-8 joateraino. Baina ordutik aurrera, tanto bakarra egin dute gorriek. Finalerako aukerak oraindik badituzte, baina tanto gutxi eginda asko murriztu zaizkie.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
