
Nafarroako zortzi hautagai nagusiak aurrez aurre. ‘Ser’ irratiak Javier Esparza (UPN), Adolfo Araiz (EH Bildu), Uxue Barkos (Geroa Bai), Laura Perez (Podemos), Maria Chivite (PSN), Jose Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra), Ana Beltran (PP) eta Diego Paños (Ciudadanos) elkartu ditu gaur goizean jendearen aurrean antolatutako eztabaida ireki batean. Datorren bi astetako lehian nagusi izango diren gaiak izan dituzte eztabaidagai.
Horien artean hauteskunde osteko itunen inguruko joan etorriak nabarmendu dira, nobedade handirik gabe bada ere. Esparza eta Beltran alde batera utzita, gainontzeko guztiak aldaketaren alde agertu dira, baina baldintzak jarriz. PSN eta Ciudadanos-eko hautagaiak, esaterako, «muturreko nazionalismoa» deitu dutenarekin ez dutela negoziatuko esan dute, UPN eta PPrekin bat eginez.
Honi lotuta, ETA mintzagai izan dute berriz ere hautagaiek. Guztiek baztertu dute biolentzia helburu politikoak lortzeko bide gisa, baina soilik Araiz, Barkos, Pérez eta Paños-ek luzatu dute kritika bortizkeri mota guztiei. Publikoaren galderak, ordea, oso bestelakoak izan dira. Besteak beste, ustelkeria, hezkuntza, langabezia edo zerga politikaren inguruan hitz egin behar izan dute hautagaiek.
Araizek, adibidez, ustelkeriaren kontrako bulegoaren proposamena berretsi du, kontu-ikuskapen publikoa bultzatzeko asmoarekin. Barkosek autogobernuaren babesa nabarmendu du eta Perezek ongizate estatua defendatu du, Nuinen ildo berean. Austeritatearen kontra jo du gogor Izquierda-Ezkerrako hautagaiak.
Bestalde, UPN, PSN, PP eta Ciudadanos-eko ordezkariak enplegua sustatzeko proposamenak nabarmentzen saiatu dira, langabezia %10era jaitsiko dutela ziurtatuz batzuk (Esparza) eta langabeziaren kontrako egitasmo zehaztugabeak aurkeztuz besteak.

EH Bildu refuerza su acción política con la aportación de David Fernàndez

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

Las críticas se desplazan de la Ertzaintza a Insausti por el operativo del Real Sociedad-Lyon

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez
