
Belaunaldi aldaketak itxaron egin beharko du eta faborito guztiek egin dute aurrera Buruz Buruko final laurdenetan. Pilotari oso desorosoa izanagatik, nahi baino lan gutxiago eman dizkio Beñat Rezustak Martinez de Irujori Eibarren jokatutako partidan.
Serio jokatuz eta pilotari altuera handia emanaz, hasiera hasieratik hartu du partidaren agintea Iberokoak eta txapelketa bikaina eginda zetorren bergararrak apenas izan du aukerarik. Gainera, izandako gutxi horietan bizkorregi saiatu da tantoa amaitzen eta lehen mailako txapeldunak alde nabarmena hartu du markagailuan (11-2).
Hala ere, aurrelariak egindako huts batzuei eta Bergarakoak jotako ezkerkada beldurgarri batzuei esker, lau tantura gerturatzerik izan du Rezustak (12-8). Irujok, ordea, ez zuen arazorik nahi eta, sakea berreskuratuta, zuzenean joan da 22. kartoira, sake-errematean asko asmatuta

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
