NAIZ
BAGDAD

50etik gora lagun zendu dira Bagdaden, Estatu Islamikoaren atentatu batean

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Bagdad ekialdean dagoen Al-Sadr hiriko merkatu batean. Kamioi bat zartarazi duten bertan eta gutxienez 55 dira hildakoak eta 110 zauritutakoak.

Kalte handiak eragin ditu atentatuak. (Ahmad AL-RUBAYE/AFP PHOTO)
Kalte handiak eragin ditu atentatuak. (Ahmad AL-RUBAYE/AFP PHOTO)

Sare sozialen bitartez zabaldutako agiri batean Estatu Islamikoak bere gain hartu du kamioia eztandarazita Badgad ekialdian eginiko erasoa.

«Xiitek musulmanon aurka egiten dituzten bonbardeoak froga ditzaten» egin dute erasoa, azaldu dutenez.

Oharraren arabera, 90 miliziano xiita zendu dira erasoan, baina polizia iturriek Eferi adierazi diotenez, hildakoak 55 dira, gehienak merkatura joandako nekazariak. Gutxienez 110 lagun zauritu ditu atentatuak, iturri horien arabera. 

Kamioiaren leherketak inguruan zeuden denda ugari suntsitu eta zenbait ibilgailu kiskali ditu.