
Raül Romevak «gardentasuna» eta Torrembada kasua argitzea eskatu du kataluniar telebistan egindako elkarrizketa batean. Junts Pel Sí-ko zerrenda buruak CDC alderdia eragiten duen kasuaren harira ohartarazi du ustelkeriaren aurkako borroka «akatsgabekoa» izan behar dela.
Romevak adierazi duenez, «gardentasuna eta argitasuna behar dira, eta norbaitek erantzukizunak baditu, onartu beharko ditu». Hautagaiak gaineratu du balizko Estatu kataluniar batek «ustelkeria borrokatzeko egiturak izan behar dituela». Gaitz hori bere zerrendak kataluniar Estatuan izango dituen «lehentasunen artean» dagoela ziurtatu du.
Guardia Zibilak CDC alderdiaren fundazio den CatDemen egoitza, eta Lloret de Mar, Figueres, Sant Celoni eta Sant Cugat del Vallèseko udaletxeak miatu ditu administrazio publikoaren aurkako delituak egin dituztela egotzita.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

