
Hedabide turkiarrek berri eman dutenez, Turkiako hego-mendebaldeko kostatik bi txalupa abiatu dira Greziarantz eta hondoratu egin dira Egeo itsasoan, Kos irlara iritsi baino lehen.
Lehen datuen arabera, ezbeharrean gutxienez hamaika errefuxiatu hil dira, guztiak siriarrak; beste lau pertsona erreskatatu egin dituzte eta bost desagertuta daude. Hildakoen artean emakume bat eta hiru haur daude.
Siriako gerratik ihesi, milaka lagunek herrialdea utzi eta Turkiara iritsi dira uda honetan, handik Greziaranzko bidea itsasoz egin nahian, Europako Batasunean sartu ahal izateko. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, abuztuan eguneko 2.000 pertsonek egin zuten Turkia eta Greziako ekialdeko irlen arteko bidea txalupa kaskarretan. Asko eta asko itota hil dira ahaleginean.
Azken orduotan, 4.200 errefuxiatu baino gehiago heldu dira Atenaseko Pireo portura, Egeo itsasoan erreskatatuak izan ondoren.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak






