NAIZ
IRUÑEA

Miasako lau behargin, gose greban

Miasako langileak greba mugagabean daude abuztuaren 31tik, baina beharginetako lauk iragarri dute gaur gose greba hasten dutela lan baldintzak aldatzeko enpresak daukan planteamenduaren aurka.

Miasako langileen agerraldia, Landabengo poligonoan. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Miasako langileen agerraldia, Landabengo poligonoan. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Landabengo poligonoan egindako agerraldian, LAB sindikatuko ordezkari Aitor Elizaldek azaldu du Miasako lau langileek gose greba hastea erabaki dutela enpresarekin negoziazioak «blokeo» egoeran daudelako.

Elizalderen esanetan, joan den udan elkarrizketak egon zirela enpresak lan baldintzak «nabarmen» aldatzeko zeukan asmoaren inguruan, baina adierazi du ez zela akordiorik izan.

Hori dela-eta, abuztuaren azken egunean mugagabeko greba hasi zuten langileek. Blokeo egoera aldatu ez denez, langileetako lauk gose greba hasi dute.