NAIZ
DONOSTIA

Zinema eta gastronomia uztartuta, eskaintza berezia GARA eta NAIZeko harpidedunentzat

GARAk eta NAIZek harpidedunen artean Zinemaldirako 600 sarrera banatuko dituzte bihartik aurrera. Horretaz gain, Donostiako lau jatetxetan harpidedunentzat prestatutako menu bereziak bazkaldu edo afaltzeko aukera izango dute, deskontuarekin.

Eskaintza GARA eta NAIZeko harpidedunei zuzendua dago.
Eskaintza GARA eta NAIZeko harpidedunei zuzendua dago.

Harpidedunentzat Zinemaldira joateko plan aparta prestatu dute GARAk eta NAIZek, zinema eta gastronomia uztartuz. Hala, 600 sarrera doan eta zozketarik egin gabe banatuko ditugu gure harpidedunen artean.

Astearte arratsaldeko 17.00etan mezu bat jasoko dute harpidedunek posta elektronikoan, eskuragarri dauden pelikula guztien zerrendarekin. Asteazken goizean, 11.00etan, beste mezu bat jasoko dute eta horren bidez ikusi nahi duten filmerako bi sarrera eskatu ahal izango dituzte.

Horretaz gain, Zinemaldiak irauten duen egunetan Donostiako lau jatetxetan harpidedunek menu berezia dastatu ahal izango dute –bazkaria edo afaria–, deskontu handiarekin. Xehetasun guztiak eta erreserbat nola egin asteartean, 17.00etan, jasoko duten mezuan azalduko da.

Jatexeak honakoak dira: Txuleta (Alde Zaharrean), Kaskazuri (Paseo Berrian), Trikuarri eta Platero (azken bi hauek Antiguan).