NAIZ
Iruñea

Gizon bat hil da Allon, trafiko istripu batean

39 urteko iruindar bat hil da gaur goizean Allon, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin ostean.

Furgonetako gidaria hil da kamioiarekin talka egin ostean. (NAFARROAKO GOBERNUA)
Furgonetako gidaria hil da kamioiarekin talka egin ostean. (NAFARROAKO GOBERNUA)

Goizeko 8.52 aldera istripua izan da NA-666 errepidean, Allo parean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute eta, ondorioz, furgonetako gidaria, L.U.Y. 39 urteko iruindarra, hil egin da.

Furgonetan zihoan beste iruindar bat, 41 urtekoa, larri zauritu da eta Nafarroako Ospitalera eraman dute. Kamioi gidaria onik atera da.

Istripuaren ondorioz errepidea moztuta geratu da bi norabideetan.