NAIZ
BILBO

Tranbiak eta zabor-kamioi batek talka egin dute Bilbon eta zortzi lagun zauritu dira

Tranbiak zabor bilketan ari zen kamioi baten aurka talka egin du Bilboko hirigunean eta zortzi lagun zauritu dira. Arratsaldean jaso dute senda-agiria.

Sabino Arana etorbidean gertatu da istripua. (@112_SosDeiak)
Sabino Arana etorbidean gertatu da istripua. (@112_SosDeiak)

Istripua goizeko 11.05ean gertatu da Sabino Arana etorbideak eta Felipe Serrate kaleak bat egiten duten tokian, tranbiak zabor bilketa lanetan ari zen kamioiaren aurka talka egin duenean.

Ondoriz, zortzi lagun zauritu dira, tranbian zihoazen zazpi bidaiari eta gidaria. Basurto, Galdakao eta San Eloy ospitaletara eraman dituzte, Udaleko iturriek azaldu dutenez. Arratsaldean guztiek jaso dute senda-agiria.

La Casilla eta Euskalduna artean zirkulazioa moztuta geratu da eta tranbia zerbitzua ere etenda geratu da zati horretan, arratsaldeko 17.00ak arte.