NAIZ
DIYARBAKIR

HDP alderdi kurduaren buruzagiaren aurkako hilketa saiakera salatu dute

HDP alderdi kurduak, Turkiako hirugarren indar politikoak, Amed hirian Selahattin Demirtas buruzagiaren aurkako hilketa saiakera egon dela salatu du.

Selahattin Demirtas HDP alderdi kurduaren burua. (AFP)
Selahattin Demirtas HDP alderdi kurduaren burua. (AFP)

Demirtasek berak ANF agentzia kurduari berri eman dionez, ez zuen bere auto blindatuaren aurkako tirorik entzun, baina jaitsi ondoren pitzadura bat aurkitu zuten haren bizkartzainek, Amed hirian.

HDP alderdiak gaineratu du buruzagiaren autoa Poliziarengana eraman dutela, pitzaduraren inguruko azterkteta dezaten. Ez zuten inguruan bala-zorrorik aurkitu.

Eferi eginiko adierazpenetan, HDPko diputatu Sureyya Onderrek azaldu du duela zenbait hilabete izan zutela Demirtas hiltzeko asmoaren berri.

Turkiako Poliziak, bere aldetik, ukatu egin du kristalean aurkitutako marka bala batek egindakoa denik. Beraien esanetan, objektu gogor baten kolpeak eragin du arrasto hori.