
Iratzar fundazioak Donostian duen egoitzan antolatu du gazteen eta beteranoen arteko mahai ingurua. Batetik, Irati Sienra eta Ainara Santamaria Ernai-ko bi kideak; bestetik, Sabino Cuadra (LKI-ko kidea garai hartan, gerora ezker abertzalearekin bat egina), Juan Mari Olano (preso izana eta AABetan zein errepresioaren aurkako borrokan aritua), Tasio Erkizia (herri mugimenduan, ASKn eta HBko mahai nazionalean ibilia) eta Xabier Elorriaga (buruzagi sindikalista).
Helburua Erreforma politikoa nola, zergatik eta zein testuingurutan gertatu zen jakitea izan da, garai hartako gakoak ulertu eta deszifratu, gaurko garaiak kokatzeko. Hori egiteko, finean, erremintak bilatu dituzte gazteek, eta beteranoek, eman. Mikrofonoak jaso dituen galderen artean, besteak beste, Amnistiaren Legea, langileen lehen grebak, eztanda kulturala eta politikoa, lehen hauteskundeen deialdia eta espetxea izan dira.
Historia gainbegiratu dute etorkizunera begira jartzeko eta, zentzu horretan, gazteei zuzendu zaie Gotzon Elizburu Iratzar fundaziotik. Erreforma garaiari begira jarriz, «orduko gazteek misio bat» izan zutela gogorarazi du, «haustura mahai gainean» jarri zutela goraipatuz. «Eta horretarako ezker abertzalea osatu zuten –jarraitu du–. Oraingo gazteok ere misio bat dugu. Deskonexio prozesuak garatu eta Euskal Estatua eraikitzea».
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Alto el fuego bilateral durante dos semanas e Irán garantiza el «paso seguro» por Ormuz
