
Mikel Urrutikoetxeak ezustekoa eman du Miribillan. Dena galduta zeukala ematen zuenean, partida irauli du 12 tantu jarraian eginda.
Sinetsi ezinik eta bere buruarekin haserre bukatu du Irujok norgehiagoka. Iberoko aurrelariak txapela eskuan izan du. 10 eta 20 aurreratu da markagailuan, gainera Urrutikoetxea ezinean zebilen. Tantu on batzuk egin ditu aurrelari bizkaitarrak, baina Irujo nagusi zen kantxan.
Hala ere, ezustekoa iritsi da. Irujok ez du asmatu erreakzionatzen eta Urrutikoetxea bata bestearen atzetik tantuak egiten joan da. Iberokoa gero eta nekatuagoa ikusten zen eta Urrutikoetxea aldiz, gero eta hobeago. Partida berdintzea lortu du lehendabizi bizkaitarrak eta gero zuzen joan da garaipenaren bila.
2015ean txapeldun berri bat agertu da pilotan, Urrutikoetxeak buruz burukoa eta Lau eta Erdikoa bereganatu ostean. Miribillan emandako ikuskizunarekin luzaroan gogoratuko da Lau eta Erdiko txapel hau.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
