NAIZ
Durango

100 lagun inguru ATAk Durangon eginiko elkarretaratzean

ATA izeneko kolektiboak bere mobilizazioekin aurrera segitzen du eta gaur elkarretaratzea egin du Durango Azokaren atarian, 100 lagun inguru bilduz. Kolektiboaren inguruko informazioa euskal preso politiko guztiei helarazi dietela jakinarazi dute.

Aste honetan Parisen zigortutako sei presorekin izandako liskarraren ondoren, beste elkarretaratze bat egin du ATAk, oraingoan Durangoko Azokan. 100 lagun bildu dute, ‘‘Amnistia eta askatasuna’’ zioen pankarta baten atzean. Jarraian kazetariei egindako adierazpenetan, euskal preso politiko guztiei ATAren inguruko informazioa helarazi dietela baieztatu dute.

Mikel Karrera, Izaskun Lesaka eta gainerako presoekin izandako hikamikaren harira, EPPK «errespetatzen» dutela esan dute, baina aldi berean «ez dugula ezinbestean ados egon behar» zehaztu dute. Bere «irakurketa propioa» egiteko eskubidea duela aldarrikatu du ATAk.

Aste honetan gertatutakoa «toxikazio kanpaina» baten barruan kokatzen dute.