NAIZ

Irujo eta Rezustak irabazi dute Ezkurdia eta Barriolaren aurka (22-15)

12-13 irabazten joan dira Ezkurdia eta Barriola, baina partidaren bigarren txanpan Irujo eta Rezusta nagusitu dira.

Irujok eta Rezustak beste garaipen bat lortu dute Binakako Txapelketan eta indartsu daudela erakutsi dute Altsasun jokatutako partidan. Lehia handiko norgehiagoka izan da eta Ezkurdia eta Barriola (12-13) aurretik joan dira partida erdirarte.

Hortik aurrera aldiz, Irujo erabakigarria izan da hirugarren puntua lortzeko.