Ikus-entzunezko pieza osatzen duten perkusio erritmoek barne hartzen dituzte triangelua, tinbalak eta bateria bezalako instrumentuak, baina baita bestelako soinuak ere: lan munduko perkusioak (olaemakumea), tradizioari oso lotutako adierazpenak (danborrada, joaldunak), kirola (ping pong, pilota, aizkolaritza) eta abar.
«Nolabait, euskal kulturako eta gainontzeko kulturatako soinuen arteko konbinazioa bilatu da bideoan. Horrek guztiak, batuta, multzo harmonikoa osatu du eta aniztasuna gizartea lotzen eta aberasten duen balio nagusi bezala aldarrikatu nahi du, metafora baten bidez», azaldu dute Donostia 2016ko arduradunek.
Horregatik, bideoa kultura eta genero aniztasuneko irizpideak aintzat hartuta editatu da, gaur egungo gizartearen osaeraren lagin orekatua izan dadin.
Bideo nagusiak bi minutu eta erdi inguruko iraupena dauka, eta bestelako bertsio batzuk ere egongo dira, laburragoak, beste euskarri digital batzuetan heda daitezen.

La provocación de Quiles con un acto fallido genera cargas y heridos en Iruñea

Ni un centenar de personas consigue congregar la manifestación ultra del MCP

Pozueta no repetirá como diputada de EH Bildu: «Llega el momento de ceder el testigo en Madrid»

Llaman a levantar un nuevo muro antifascista en Iruñea ante el acto de Vito Quiles
