Athleticek kolpe gogorra jaso du Camp Nou-n Bartzelonaren kontra 6 eta 0 galdu ostean. Partida guztiz baldintzaturik geratu da 3. minutuan Iraizozek penaltia egin eta txartel gorria ikusi ostean. Messi-k ez du barkatu eta atsedenaldira joan aurretik bigarren gol bat egin du esfortzu handiegirik egin gabe.
Athleticek aukeraren bat izan du eta hamar jokalarirekin egonda ere, maila mantentzea lortu du. Hala ere, partida galdua zegoela ikusten zen eta zuri-gorriak Kopako kanporaketan pentsatzen hasi dira. Bigarren zati hasieran argi geratu da. Luis Enriquek Messi aldatu du, baina 48. minutuan hirugarrena jaso du Athleticek eta hortik aurrera amore eman eta golak bata bestearen ostean iritsi dira. Luis Suarezek hiru gol egin ditu eta Rakitic eta Neymarrek bana.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»
