NAIZ
BILBO

«Bizitza burujabea» indartzearen aldeko hautua berretsi du Eskubide Sozialen Kartak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mugimendu sozial eta sindikalaren aurrera begirako erronken inguruan egin du hausnarketa, aldaketa sozialaren bidez, «merkatuen logikaren gainetik herritarren bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko borroka» suspertu eta aktibatzeko.

Gernikako Astran egin du asanblada Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Gernikako Astran egin du asanblada Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Gernikako Astran eragile sozial eta sindikalak bilduta, orain arteko bidearen inguruko balantzea egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, eta aurrera begirako erronkak definitu. 

«Merkatuen logikaren gainetik herritarren bizitza erdigunean jarriko duen» eredua aldarrikatu dute.

Alde batetik, datozen urteotako plangintzaren ardatz nagusiak azpimarratu dituzte, «bizitza burujabea indartzea helburu».

Bestetik, mugimendu desberdinen arteko elkarlanerako aukerak ere izan dituzte hizpide.

Orain arte bezala, metodologia horizontal eta parte hartzailea erabilida batzarrean, lantaldeetako lanak eta plenarioan egindako azalpenak tartekatuz.

Amaieran, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruko Batura ekimena, Pentsionistak Martxan elkartearen sinadura-bilketa erraldoia eta Bilboko Jantoki Sozialari buruzko informazioa jaso dute bertaratutakoek.