Jon Ormazabal
IRUÑEA

Olaizola-Urrutikoetxeak ez dute kontzesiorik egiten (22-9)

Partida bikaina jokatuta, Artola eta Albisuren finalerdietarako bidea asko zaildu dute Labriten eta txapelketak azken egunera arte bizirik irautea lortu.

Albisuk ez zuen dominatu eta aukerarik ez zuten izan gipuzkoarrek (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Albisuk ez zuen dominatu eta aukerarik ez zuten izan gipuzkoarrek (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea ez dira edonola kontzesioak egiten dituzten horietakoak eta Iñaki Artola eta Jon Ander Albisu enpresako kideen garaipen beharra askoz handiagoa bazen ere, euren txapelketako bederatzigarren puntua lortu dute, bezperan Ezkurdia-Barriolak lortutako garaipenari balio handiagoa emanez.

Jokoan oso nagusi izan dira Goizuetakoa eta Zaratamokoa eta hasiera-hasieratik lortu alde nabarmena lortu dute markagailuan (6-1). Bikote gipuzkoarra ez da gaizki aritu, baina halako dohainak dituen bikote bati irabazteko aukerak izateko Albisuk parean duen atzelaria dominatu behar du eta hori ez da inongo unetan gertatu.

Egungo txapelduna ohikoa duen erraztasunarekin defendatu da eta aurrean Aimar Olaizola bikain aritu da errematean, denetara 11 tanto eginaz.

Urdinek ez dute inolako erreakzio ahalmenik erakutsi eta geratzen diren bi jardunaldietan lortu beharko dute eskuetan zutela ematen zuen finalerdietarako txartela.