NAIZ

Jorge Olaiz presoaren kontrako «mendeku gosea» salatu dute

13 urteko espetxe zigorra bete ondoren, Jorge Olaiz iazko otsailaren 12ean berriro kartzeleratu zuten 2002an artxibatua izan zen beren kontrako kasu batean lekuko berri bat agertu ondoren. Martxoaren 8an egin behar zuten epaiketa, baina apirilaren 4ra atzeratu dute.

Iruñeako Alde Zaharreko auzokideek egin duten agerraldia. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Iruñeako Alde Zaharreko auzokideek egin duten agerraldia. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Iruñeako Alde Zaharreko auzokideak agerraldia egin dute Jorge Olaiz presoaren kontrako «muntai poliziala» eta «mendeku gosea» salatzeko. Azaldu dutenez, Olaiz kartzeleratua izan zen joan den otsailaren 12ean 2002an hilketa saiakera batean parte hartzea leporatuta.

Izan ere, 2014ko maiatzean aske geratu zen 12 urte eta erdiko urteko espetxe zigorra bete ostean eta 2002an orain leporatzen dioten auzia artxibatua izan zen beren kontrako frogarik ez zegoela ardugiatuta. Baina orain Guardia Zibilak eta Polizia espainiarrak txosten berria eta lekuko berri baten testigantza aurkeztu dituzte eta epaileak Olaiz kartzelara bidaltzeko agindua eman zuen.

Salatu dutenez, Olaiz bi aldiz aurkeztu zen bere kabuz epailearen aurrera deklaratzera, baina epaileak ihes egiteko arriskua argudiatu du kartzelaratzeko. Are gehiago, epaiketa martxoaren 8an egin behar bazen ere apirilaren 4ra atzeratu du.

Olaiz pairatzen den egoera salatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 11an Iruñeako Baratxuri plazan arratsaldeko 19.00etan.