Mesede ederra egin diete euren buruari, enpresari eta Artola-Albisuri egungo txapeldunek, Ezkurdia-Barriolari Altsasun 22-20 irabazita, Asegarceko hiru bikote arituko baitira finalerdietan. Partida oso gorabeheratsu batean, Oinatz Bengoetxeak erasoan izan duen eraginkortasunak egin ditu bi bikoteen arteko aldeak.
Lehia nahikoa orekatuta joan da bederatzinako berdinketara arte, baina une horretan urdinak partidatik joan dira eta 18-9 aurreratu dira Oinatz eta Untoria. Ordurako ezker orkatilean min hartuta zegoen Oinatz Bengoetxea eta 14 tanto eginda finalerdietan zeuden arren, jokatzen jarraitu du Leitzako aurrelariak, bere enpresako kideen interesak defendatzeagatik eta bukaerarako polemikarik ere izan da kantxan.
Izan ere, euren bi araututako atsedenak agortuta zituztela, markagailua 21-17 zegoela, Oinatz Bengoetxeak aldageletarako bidea hartu du, batez ere Joseba Ezkurdiaren haserrea piztuz. Kontua da Buruz buruko txapelketan ere antzerako zerbait gertatu zela protagonista berdinekin eta Arbizukoak, barre egin dionaren irudipenarekin amaitu du lehia.
Urdinek azken unera arte borroka egin duten arren, ezin izan dute beharrezkoa zuten garaipena eskuratu eta nork daki atzokoa Leitzako atzelariak txapelketa batean jokatu duen azken partida izan ez ote den.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos
