
22-12 nagusitu dira Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea Bilbon, binakako finalerdietako lehen partidan. Azken tantoa, Olaizolak zabalera igorritako gantxo batekin, ezin zitekeen bestela, hala nagusitu baita Aimar Olaizola gaur Juan Martinez Irujoren parean. Azken aurreneko tantoak ere frontoia zutik jarri du, Urrutikoetxeak txokoan utzitako pilota batekin egin baitute 21. tantoa gorriek.
Gaurko garaipenarekin lehen puntua eskuratu dute Olaizolak eta Urrutikoetxeak eta 10 tantoko alde horrek garrantzia handia izan dezake finalerako sailkapenari begira.
Aurreko ligaxkako Irujo eta Rezustaren nagusitasuna ez da ikusi gaur Miribillan eta gaur urdinez jardun duen bikoteak azken asteetako sasoia berreskuratu beharko du binakakoaren azken txanpan, txanpa erabakigarrian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
