
Ondo sufritutako garaipena eskuratu du Athleticek Rayoren aurka (1-0). Zuri-gorriek partida eskasa egin dute eta Williams-en gol bikain batek erabaki du norgehiagoka. Gola egin ostean aurrelaria lesionatu egin da eta Valverdek aldatu behar izan du.
Iraizoz izan da partidako beste protagonista, Williams-en golaren ondoren Rayok hainbat aukera izan baititu. Hala ere, huts egin dute eta Athleticek hiru puntuak lortu ditu.
Sevillaren kontra Europan jokatutako partidak, Valverderen hamaikakoa baldintzatu du. Hala ere, bigarren zati hasieran Beñat eta Aduriz zelairatu behar izan ditu lehen zatian gol aukerak egin ezinik egon baita Athletic.

Pays Basque
Bertsoak, txupina eta besoak zerura: «Bilbo, has daitela jaia!»

Pays Basque
¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Pays Basque
Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean

Pays Basque
Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

Pays Basque