Jon Ormazabal

Artolak ez dio aukerarik eman Untoriari (8-22)

Bezperan Merino II.ak Ezkurdiari (2-22) baina lan apur bat gehiago eman dion arren, atzelariek ia ezinezkoa dutela berretsi da Donostian. Victorrek 19-22 irabazi dio Elezkanori Logroñon askoz lehia estuagoan.

Artolak erraz hartu du mendean Untoria (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Artolak erraz hartu du mendean Untoria (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Buruz burukoan apenas dago atzelarientzat lekurik eta txapelketan sartu diren hirutik bi, Merino II.a eta Untoria lehenengoan joan dira etxera. Hurrengo astean Iñaki Artolaren aurka Bergaran arituko den Beñat rezusta da lehian geratzen den bakarra.

Hori bai, Alvaro Untoriak bart gauean David Merinok Ezkurdiari baino lan handiagoa eman dio, batez ere partidaren hasieran. Izan ere, Iñaki Artolari kosta egin zaio pilota behar bezala gozatzea, errioxarra oso ondo defendatu da sotamanoz eta partida 6-6 berdintzeko gai izan da 4-1 galtzen hasi ostean.

Hala ere, pixkanaka alegiarra bere jokoa garatzen joan da, sakearekin min handia egin dio atzelariari eta tantoa amaitzerakoan ere dohian askoz handiagoak erakutsita, erraz nagusitu da, partidaren bigarren zati oso ona jokatuz.

Emozioa Logroñon

Oso betelakoa izan da partida Logroñoko Adarragan eta Victorrek izugarri sufritu behar izan du Danel Elezkano kanpratzeko.

Partidak gorabehera handiak izan ditu eta bizkaitarra 17-19 aurreratu da, baina etxeko pilotariak buelta eman dio eta hurrengo kanporaketan Jokin Altuna izango du arerio.