
Brambillak 4 ordu, 14 minutu eta 5 segundu behar izan ditu zortzigarren etaparen 186 kilometroak osatzeko. Helmugaratzeko 20 bat kilometroren faltan 13 txirrindularik osatutako taldeak ihes egin du, tartean Brambilla bera zela.
Etapa garaipena ez ezik, sailkapen nagusiaren buruan jartzea ere lortu du Brambillak.
AG2R taldeko Matteo Montaguti izan da bigarren, 1:06ko aldearekin helmugaratuta.
Faborito nagusien artean dauden Alejandro Valverde (Movistar) eta Vincenzo Nibali (Astana) 1:40ra iritsi dira. Etapa arrosaz jantzita hasi duen Tom Dumoulin (TGA), 2:51ra pasa da helmugatik.
NAIZen webgune bereziak Giroari buruzko informazio zabala eskaintzen du.

Pays Basque
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

NAIZPLUS
El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

Monde
32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

Pays Basque
54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Pays Basque