NAIZ
DONOSTIA

Unipapelen itxieraren aurkako elkarretaratzea egin dute Tolosan

Unipapel enpresaren jabe den Springwater inbertsio funtsak Adunako lantegia ixteko agertu duen asmoaren aurkako elkarretaratzea egin dute Tolosan.

Unipapeleko langileek Tolosan egin dute elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)
Unipapeleko langileek Tolosan egin dute elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)

Tolosako Triangulo plazan bilduta, Unipapel enpresaren Adunako 70 lanpostuak arriskuan daudela ohartarazi dute.

Astelehenean jakinarazi zuten ELA eta LAB sindikatuek Springwater inbertsio funtsak Aduna, Logroño eta Madrilgo lantegiak ixteko asmoa duela, enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztuta.