
Ekainaren 5ean hainbat herritan antolatu dituzten galdeketak jarraipena izango dute 2017an. Larunbat eguerdian ezagutzera eman dutenez Tolosaldean ere galdeketa egingo dute. Eremu ezberdinetako pertsonek «Tolosaldeko giltzarria» aurkeztu dute eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko sinadura bilketa bat egingo dutela azaldu dute. Martxoaren 19an egingo dute galdeketa Tolosaldean.
Tolosako Aranburu Jauregiaren aurrean iragarri dute eskualdeko 28 herriek hurrengo urtean egingo duten galdeketa, baita azken hilabeteetan egindako lanaren emaitza den adierazpena irakurri ere. «Hautesontziak zabaltzea erabaki dugu. Herriari galdetzera goaz eta horretarako Tolosaldeko herritar anitzek osatutako batzordeak gidatuko du galdeketa bitarteko prozesu guztia», azaldu dute.
Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzea demokrazia ariketa sinplea dela nabarmendu dute, baina era berean «konplexutasunez beteta». Hori dela eta, parte hartze zabalaren eta gizarte kohesioaren beharra azpimarratu dute.
Irakurri duten adierazpenak lau puntu nagusi aipatzen ditu: herritarren erabakitzeko eskubidea dutela eta herritarren garaia heldu dela, abiatutako bideari zilegitasuna ematen dioten adostasun eremu zabalak sortu dituztela eskualdean, prozesuak herritaren parte hartzea ahalbidetzeko helburua duela eta ezberdinen arteko adostasunak bilatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dutela.
Bestetik, Larrabetzun ere galdeketa egingo dutela iragarri dute. Kasu honetan, martxoaren 26an egingo dutela azaldu dute.
Dagoeneko galdeketak iragarrita dituzte Oiartzualdean, Sakanan eta Uribe Kostan, besteak beste, baina aurki herri gehiago gehituko zaizkie. Orotara 60 inguruk hartuko dute bigarren olatua.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial



