NAIZ.EUS
Washington

Gernikako Arbolaren kimu bat, Kapitolioaren aitzinean

Smithsonian erakundeak antolatuta, Folklife jaialdia ari dira ospatzen uneotan Washingtonen, AEBetako hiriburuan. Bertan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute.

Jon Inarritu, Urko Aiartza eta Josu Juaristi EH Bilduren ordezkariak Washingtonen, Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen. (NAIZ)
Jon Inarritu, Urko Aiartza eta Josu Juaristi EH Bilduren ordezkariak Washingtonen, Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen. (NAIZ)

Washingtonen da egunotan EH Bilduren ordezkaritza bat, Smithsonian erakundeak antolatzen duen Folklife jaialdian parte hartzen. Antolatu dituzten ekitaldien artean, Gernikako Arbolaren kimu baten landaketa azpimarratu daiteke.

Iragan asteazkenean hasi zen ekimena, eta astehelen arte iraungo du. Milioi bat pertsona bertaratu ohi dira urtero jaialdira eta 40 milioi dira internet bidez jarraitzen dutenak, jaialdiak berak emaniko datuen arabera.