NAIZ
DONOSTIA

Denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Hondarribiak Orioko uretan

Aurtengo San Miguel Ligan jokatu diren lau banderetatik hiru irabazi dituzte hondarribiarrek, ‘Ama Guadalupekoa’ nagusi izan baita Orion ere. 

Jokatu diren lau jardunaldietatik hirutan izan da garaile Hondarribia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Jokatu diren lau jardunaldietatik hirutan izan da garaile Hondarribia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Hondarribiak, 19:30,26ko denbora eginda, Orioko bandera irabazi du eta, hortaz, bi puntuko aldea ateratzen dio Urdaibairi sailkapen nagusian.

Kaiku bigarren izan da (19:34,40) eta Bermeo, hirugarren (19:37,44).

Etxeko taldea, Orio, laugarren sailkatu da, irabazlearengandik 17 segundura. San Juan izan da bosgarren.

Atzetik sailkatu dira Zierbena, Astillero, Sanpedrotarra, Tirán, Zumaia, Cabo eta Portugalete (azken talde hau deskalifikatu dute).