NAIZ
URDULIZ

Langile bat hil da Urdulizko enpresa batean

Langile bat hil da gaur eguerdian Urdulizko Lointek enpresan izan den ezbeharrean.

Urdulizko Lointek enpresan 49 urteko langile bat hil da, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Eguerdia pasata bertako langile batek ohartarazi die larrialdi zerbitzuei baina ezin izan dute ezer egin behargina suspertzeko.

Ez dute argitu heriotza zerk eragin duen. Gorpuari autopsia egingo diote.