NAIZ
DONOSTIA

Auto pilaketak errepikatu dira euskal errepideetan

Irteera operazioaren hirugarren egunak auto-ilarak utzi ditu euskal errepideetan. Irun, Etxebarri eta Armiñoneko bidesarien inguruak izan dira gune kaltetuenak gaurkoan ere.

Irunen sortu diren auro-ilaren adibide bat. (‏@trafikoaEJGV)
Irunen sortu diren auro-ilaren adibide bat. (‏@trafikoaEJGV)

Hirugarren egunez jarraian, auto-pilaketak sortu dira euskal errepideetan, goizean goizetik gainera. Atzokoan bezala, Irun, Etxebarri eta Armiñoneko bidesarien inguruetan pilatu dira auto gehien, nahiz eta istripu esanguratsurik ez den jazo.

Hori hala, zazpi kilometrotarainoko auto-ilarak sortu dira Irunen eguerdiko 12.00ak bueltan, Bilboko noranzkoan. Etxebarrin, berriz, bi kilometrokoak izan dira, Burgosera bidean.

Armiñonen, berriz, A-1 eta AP-1 errepideek bat egiten duten tokian, hiru kilometrotako ilarak izan dituzte.