
Dominion Bilbao Basketek Michael Eric pibota fitxatu du hurrengo denboraldiari begira. 27 urte ditu jokalariak eta 2,10 metroko garaiera du.
Urtebeteko kontratua egin diote Bilbon, baina beste urte batez luzatzeko aukera izango du denboraldi amaieran.
Nigeriarra da Eric eta taldearen seigarren fitxaketa da. Grezia eta Italiako ligetan jokatu du aurrez eta Estatu Batuetako liga unibertsitarioan egin zen jokalari.
Azken urteko datuei erreparatuta, bataz beste 11,8 puntu lortu ditu neurketako, 9,4 errebote eta 2 tapoi.
FICHAJE!!!! Michael Eric, poder interior para el Dominion Bilbao Basket https://t.co/iZl5HYNm5g pic.twitter.com/7gPfBDfahv
— BILBAO BASKET (@CDBILBAOBASKET) 2016(e)ko abuztuak 6

Araba
La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Pays Basque
Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

Pays Basque
Astelehenean Bilbon Vito Quilesen agerraldiaren aurka mobilizatzera deitu dute

Musique
Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

Pays Basque