NAIZ
BILBO

Artxandako Funikularra zerbitzuz kanpo, komunikazio-kablearen lapurreta dela-eta

Artxandako Funikularra zerbitzurik gabe dago goizeko lehen orduaz geroztik, bi komunikazio-kableren bart gaueko lapurretak eragindako matxuraren ondorioz.

Zerbitzuz kanpo dago Artxandako Funikularra, bi komunikazio kable lapurtuak izan ostean. Kable horiek bidearen ondoan kokatuta daude eta bagoien eta makina-gelaren arteko seinaleen transmisioa ahalbidetzen dute.

Halaber, teknikariek lanean dihardute dagoeneko ostutako kablea ordezteko, eta Bilboko Udalak aurreikusi duenez, zerbitzua normalduta egon liteke gaur arratsaldean.

Antza denez, bart gauean, funikularra zerbitzuz kanpo zegoela, ezezagun bat edo batzuk funikularraren itxitura gainditu eta barruko aldera sartu dira Lezamako Trenbide Zaharra kalearen parean, bagoiak eta makina-gela une oro komunikatzen dituzten kableak ebatsiz.

Zerbitzuaren etenak kaltetutako bidaiarien eskariari aurre eginez, Bilboko Udalak Bilbobuseko behin-behineko linea bat abiarazi du 15 minutuko maiztasunaz funikularraren bi geltokien artean. Linea zerbitzua berriz ere martxan jarri arte mantenduko da.