NAIZ
NARANCO

De la Cruzek etapa eta lidertza, Naranco gainean

David de la Cruzek eraman du poltsikora Vueltako 9. etapa, Naranco gainean amaitu dena. Garaipena bikoitza izan da, liderraren mailot gorria ere jantzi baitu. [Itzuliaren xehetasun guztiak]

David de la Cruz, Naranco gainean. (Jaime REINA/AFP)
David de la Cruz, Naranco gainean. (Jaime REINA/AFP)

Vueltako bederatzigarren etapa lehiatu dute igande honetan txirrindulariek, 164km-ren ondoren Naranco gainean amaitu dena. Bertan, David de la Cruz izan da bizkorrena, ia etapa osoa ihesean egin ostean.

Hamabi laguneko ihesaldia izan da etapako protagonista, eta tartean izan da Pello Bilbao Caja Ruraleko txirrindularia ere. Azkenean, baina, De la Cruzek indartsuena dela erakutsi du, etapaz gain sailkapen nagusiko lidertza ere eskuratuz.

Hautagai nagusien tropelean ez da mugimendu garrantzitsurik eman eta guztiek batera gurutzatu dute helmugako marra.

Gaurko albiste txarra Igor Antonen erretiroa izan da, tripetako gaitzari aurre egin ezinik lasterketa utzi behar izan baitu.

Itzuliaren inguruko xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian.