EH Bilduk Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen azken erabakia salatu du, Arnaldo Otegi lehendakarigai izateko «ezgaitua» dagoela «oinarri politikoko erabakia» dela salatuz. «Ez da sartu auziaren mami juridikoan, eta Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak aurkeztutako idazkaia aintzat hartzera mugatu da», gehitu du koalizioak ohar baten bidez.
Hurrengo egunetan errekurtsoa jarriko du EH Bilduk. «Arnaldo Otegik EH Bilduren lehendakarigaia izaten jarraitzen du eta auzi-bidea amaieraraino jarraitzeko bere konpromisoa berresten dugu», adierazi dute.
Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakia «demokraziari egindako beste eraso bat» bezala ulertzen du EH Bilduk. «XXI. mendean ez da ulergarria herritar bati bere eskubide sozial eta politikoak murriztea, arrazoi eta argudio politikoengatik». Espainiar Estatuari «Arnaldo Otegik eta EH Bilduk ordezkatzen duten proiektu politikoa indargabetzeko asmoa» izatea leporatu diote. «Herri akordio zabal eta garrantzitsuei beldurra diote».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

