
Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak kolpea eman du Vueltan, Formigaleko gainean amaitu den 15. etapan bigarren amaitu ostean, Gianluca Brambilla italiarrak irabazi duen etapan.
Alberto Contador espainiarra izan da lasterketa nahastu duena, lehenengo kilometroetan erasoa joz. Quintana izan da haren atzetik atera den horietako bat eta, bakoitza bi taldekiderekin, aurrera jo dute biek.
Atzean geratu dira, besteak beste, Chris Froome britainiarra eta Esteban Chaves kolonbiarra, baita Scarponi edo Samauel Sanchez bezalako txirrindulariak ere.
Bada, aurrekoek aldeari eutsi diote etapa guztian zehar eta euren artean jokatu dute etapako garaipena. Hortan, Brambilla izan da azkarrena, Quintana eta Fellineren aurretik amaituz, hurrenez-hurren.
Sailkapen nagusiari erreparatuta, Quintanak handitu egin du Froomerekiko zuen errenta. 3 minutu eta 37 segundura litzateke orain britainiarra, eta 3'57''-ra Chaves. Contador laugarren posturaino gerturatu da.
Errepasatu hemen lasterketak utzi dituen xehetasun guztiak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
